jueves, 4 de febrero de 2010




Ostiralean giro nahasia izango dugu. Ezegonkortasuna batez ere iparraldean nabarituko da; zerua oso hodeitsu egongo da eta zaparradak botako ditu, hala ere tarteka eguzkia ikusiko dugu. Barnealdean aldiz giroa hobeagoa izango da. Elur-kota 1000 m-tik gora kokatuko da goizean goiz, baina goizean azkar igo egingo da eta arratsaldean 1500 metrotik gora kokatuko da. Mendebaldeko haize bizia ibiliko da, batez ere goizeko lehen orduetan. Tenperatura maximoak pare bat gradu jaitsiko dira.



Zerua lainotuta egongo da eta euri txikia egingo du, Bizkaia eta Gipuzkoan bereziki. Gipuzkoa ekialdean euria ia egun osoan iraun lezake. Hegoaldean berriz bestelako giroa izango dute; ateri eutsiko dio eta ostarteak zabalduko dira. Ipar-mendebaldeko haizeak bolada gogor batzuekin joko du kostaldean eta mendi inguruetan. Tenperaturan aldaketarik

No hay comentarios:

Publicar un comentario